Larunbat honetan, maiatzak 16, denok Mariaren Bihotza plazan elkartuko gara Sanfraneko Udaberriko Euskal Jaia ospatzeko ekitaldi sinboliko baten, 13:00ean!!! Zu ere euskararen alde? ZATOZ! 

 

Kaixo, Auzokide
Sanfran Jai Batzordeak auzoko jaietatik aparte, gauzatzen duen ekitaldi bereziena da
Udaberriko Euskal Jaia, kultur anitzeko auzo honetan euskaldunon jaia eta topagunea
dena, euskaldun berri eta zaharren elkargunea, ume, gazte eta, oro har, auzokideak
euskara eta euskal kulturaren inguruan biltzen dituena.
 
Jai Batzordetik uste dugu ezin dela euskaraz bizitzearen aldeko aldarria egiteko aukera
galdu. Horregatik, aurten ere ospatzekoa zen Udaberriko Euskal Jaia ezin izango
dugunez ohi den bezala ospatu, denok ezagutzen dugun osasun-larrialdiko egoerak
behartuta, egun horretan ekimen sinboliko bat egitea pentsatu dugu .
 
Maiatzaren 16 an dugu hitzordua, Mariaren Bihotza plazan 13:00 ean elkartuko gara,
beharrezko neurriak hartuta, egun luze hauetan erabili ditugun erosketak egiteko
orgatxo eta poltsetan bakoitzak etxean daukan orri edo kartulina baten hurrengo
mezuak idatziko ditu (beste zerbait bururatzen bazaizu, primeran):
 
SANFRANEN EUSKARAZ
AUZOAN EUSKARAZ
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU/DUT
SANFRANEN ERE EUSKARAREN ALDE
SANFRAN EUSKALDUN
SANFRANEK EUSKARAZ, ZUK ZERGATIK EZ?
KULTURA ANITZAK ETA EUSKARA DUGU HITZA
 
Plaza okupatuko dugu gure aldarriekin, musikaz lagunduta eta era alai baten. Ezin
gara multzoan bildu, beraz ilaran bilduko gara saretzen eta sendotzen jarraituko dugula
adierazteko. Ekimenaren bideoa grabatuko da eta zabalduko dugu.
 
 
Balkoi guztien gainetik eta leiho guztien artetik saretzen jarraituko dugu!!
 
Bestalde Auzoko jaiak urrian izateko dira eta espero dugu elkarrekin ospatu ahal
izatea, Sanfran Jai Batzordeak horretan lanean jarraituko du behinik behin. Laster arte!
 
GORA JAI HERRIKOIAK!
GORA UDABERRIKO EUSKAL JAIA!

Sanfran Jai Batzordea