Ekainak 20. Errefuxiatuen Munduko Eguna.
Giza katea. Babeslekua harrera da, eskubideak dira, erregularizazioa da.


📍Plaza Arriaga enparantza
🕛 12:00etan

 

Seamos refugio: acogida, regularización, derechos y convivencia

Hoy, 20 de junio, Día Mundial de las Personas Refugiadas, nos toca salir a la calle para recordar que el tiempo complejo que vivimos no es consecuencia de un virus.

 

Vivimos las consecuencias de un modelo hegemónico de desarrollo neoliberal, colonial y heteropatriarcal que ha despojado a millones de personas en todo el mundo de los bienes que hacen la vida posible y ha puesto a la naturaleza -el planeta que habitamos- en una situación de colapso ambiental y civilizatorio.

 

Un sistema que provoca violencia y despojo y hace que millones de personas se vean obligadas a desplazarse. El pasado año, más de cien mil personas refugiadas llegaron al estado español en busca de asilo. Casi 5000 llegaron a Euskal Herria. Pero son muchas más quienes se quedan en el camino a causa de la militarización y externalización de las fronteras que se ejecuta con la colaboración de países como Libia, Marruecos y Turquía.

 

Hemos asumido una política de fronteras que obliga a las personas a poner su vida en riesgo abocándolas a la desaparición y a la muerte; a quedar a expensas de las redes de tráfico y trata de personas, a quedarse varadas en condiciones de vida extremas. Los campos de Lesbos -en el corazón de Europa- mantienen a la gente hacinada mientras los gobiernos nos reclaman la distancia social. En estos tránsitos, las mujeres y las personas LGTTBI enfrentan riesgo aún más elevados, y niñas y niños están sufriendo desapariciones y violencia.

 

No queremos una nueva normalidad que agudice la senda de la desigualdad social, las nuevas formas de colonización, la privatización de los bienes que hacen la vida posible, la persecución de las personas que defienden sus territorios, la criminalización de las activistas, el señalamiento de las personas refugiadas que viven entre nosotras.

 

REIVINDICAMOS:

  • Reivindicamos que las políticas del estado español y del Gobierno vasco no desplacen a las personas de sus lugares de origen ni expolien sus bienes naturales:
    • Urge cambiar nuestro modelo basado en combustibles fósiles que genera la emergencia climática que sufre todo el planeta, dando lugar a cada vez más desplazamientos ambientales; urge velar y asegurar el respeto y la protección de los derechos humanos y de la naturaleza ante a cualquier impacto que las actividades de las empresas vascas pudieran tener en otros territorios.

 

    • Urge que las guerras que están violentando y expulsando a las personas no cuenten con armas producidas o comercializadas en Euskal Herria: apostar la reconversión de la industria militar en industria civil.

 

  • Reivindicamos que las personas refugiadas puedan llegar a Euskadi Herria sin poner su vida en riesgo.
    • Urge terminar con el bloqueo del Aita Mari y del Alan Kurdi, dar continuidad a las labores de rescate en el mar, promover la aprobación a nivel europeo de un protocolo de desembarco seguro y terminar con las devoluciones a Libia y otros países en conflicto.
    • Urge incrementar las vías legales y seguras de acceso al procedimiento de asilo y eliminar la exigencia del visado de tránsito para las personas originarias de países en conflicto, como Siria, Palestina y Yemen.
    • Urge cesar las devoluciones ilegales de personas que llegan a Ceuta y Melilla y a islas como Chafarinas, así como al resto de las fronteras europeas.

 

  • Reivindicamos que las personas refugiadas puedan permanecer en el estado español y Euskal Herria en condiciones de dignidad, vivir sin miedo y acceder a los derechos, servicios y recursos públicos, con independencia de su origen y la vía de entrada:
    • Urge el cierre definitivo de los Centros de Internamiento de Extranjeros (CIES)
    • Urge poner en marcha medidas de regularización extraordinaria que permita a las personas migrantes y solicitantes de asilo denegadas acceder a un estatus legal regular.
    • Urge promover un sistema de acogida flexible y sostenible que atienda a las diversidades de las personas y sus necesidades específicas
    • Urge garantizar que en la situación de desescalada frente a la COVID no se deje a las personas en la calle y asegurar el acceso a la vivienda social, los recursos y servicios educativos, sanitarios y culturales.

 

  • Reivindicamos que los portavoces políticos se involucren de manera firme contra los discursos racistas y xenófobos, evitando instrumentalizar a las personas refugiadas y migrantes, favoreciendo la convivencia y la cultura de paz.

 

Queremos una Euskal Herria acogedora, respetuosa con la diferencia, construida con los compañeros y compañeras que hoy conforman nuestras sociedades, con independencia de su lugar de origen, en igualdad de derechos y heterogeneidad de culturas. Fuimos exilio, seamos refugio.

 

  • Adhesiones al final del documento

 

Izan gaitezen babesleku: harrera, erregularizazioa, eskubideak eta bizikidetza

Gaur, ekainaren 20a, Errefuxiaturen Nazioarteko Eguna da, eta kalera irten behar dugu gogora ekartzeko egun bizi dugun egoera konplexua ez dela birus baten ondorio. Garapen neoliberala, koloniala eta heteropatriarkala nagusi dituen eredu hegemoniko baten ondorioak bizitzen ari gara, eredu horrek utzi baititu milioika pertsona bizitza posible egiten duen ondasunik gabe eta eragin baitu natura –bizileku dugun planeta– kolapsatuta egotea, ingurumenari eta zibilizazioari dagokionez.

Biolentzia eta gabetzea dakarren sistema bat, milioika pertsonak beren herrialdetik alde egin behar izatea eragiten duena. Joan den urtean, ehun mila errefuxiatu baino gehiago iritsi ziren Espainiako Estatura asilo bila. Euskal Herrira 5000 inguru. Baina askoz gehiago dira bidean geratu direnak, mugen militarizazioaren eta esternalizazioaren ondorioz, zenbait herrialderen laguntzarekin gauzatzen dena, hala nola Libia, Maroko eta Turkia.

Onartu dugun mugen polita horrek bizitza arriskuan jartzera behartzen ditu pertsona asko eta asko, eta haiek desagertzea eta hiltzea eragiten du; pertsonen trafikorako eta salerosketarako sareen esku geratzera behartzen ditu; eta oso bizi-baldintza kaskarretan egotera ere bai. Lesbos uharteko kanpalekuan –Europaren bihotzean– jendea pilatuta daukate, eta guri gobernuek urruntze soziala eskatzen digute. Ibilbide horietan, are arrisku handiagoa izaten dute emakumeek eta LGTTBI kolektiboko pertsonek, eta haurrek ere biolentzia sufritzen dute, zenbait desagertu egiten dira.

Ez dugu gizarte-desberdintasuna are handiagoa eragingo duen normaltasun berria nahi, ez kolonizazio-modu berriak, ez bizitza posible egiten duten ondasunak pribatizatzea, ez beren lurraldeak defendatzen dituzten pertsonen jazarpena, ez aktibistak kriminalizatzea, ez eta gure artean bizi diren errefuxiatuak seinalatzea ere.

HAUEK DIRA GURE ALDARRIKAPENAK:

  • Espainiako Estatuaren eta Eusko Jaurlaritzaren politikek jendea bere sorlekutik ez lekualdatzea eta haien ondasun naturalak indarrez ez ebastea aldarrikatzen dugu:
    • Premiazkoa da erregai fosilak oinarri dituen gure eredua aldatzea, klima-larrialdia eragiten duena planeta osoan, gero eta ingurumen-lekualdatze gehiago eragiten dituena; premiazkoa da giza eskubideak eta natura errespetatzen eta babesten direla zaintzea eta ziurtatzea, Euskadiko enpresen jarduerek beste lurralde batzuetan inpaktua eragin ez dezaten.
    • Premiazkoa da jendea bortxatzen eta kanporatzen ari diren gerretan Euskal Herrian ekoitzitako edo merkaturatutako armarik ez izatea: industria militarra industria zibil bihurtzeko apustua egitea.
  • Errefuxiatuak beren bizia arriskuan jarri gabe Euskal Herrira iritsi ahal izatea aldarrikatzen dugu:
    • Premiazkoa da Aita Mari ontziari eta Alan Kurdi ontziari ezarri zaien blokeoa bertan behera uztea, itsasoan erreskate-lanak egiten jarraitzea, Europa-mailan lehorreratze seguruko protokolo bat onartu dadin sustatzea, eta Libiara eta gatazkan dauden beste herrialde batzuetara ez itzularaztea.
    • Premiazkoa da asilo-prozedura eskuragarri izateko legezko bide seguru gehiago jartzea, eta igarotze-bisa edukitzeko betebeharra kentzea gatazkan dauden herrialdeetako pertsonei, hala nola Siria, Palestina eta Yemen herrialdeetakoei.
    • Premiazkoa da Ceutara, Melillara eta Chafarin uharteetara, eta Europako gainerako mugetara iristen diren pertsonen legez kanpoko itzularazteak egiteari uztea.
  • Errefuxiatuak Espainiako Estatuan eta Euskal Herrian baldintza duinetan eta beldurrik gabe egon daitezela, eta haiek eskubideak, zerbitzuak eta baliabide publikoak eskuratu ahal izatea aldarrikatzen dugu, edozein dela haien jatorria eta sarbidea:
    • Premiazkoa da Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak (CIES) behin betiko ixtea.
    • Premiazkoa da erregularizazioko ezohiko neurriak abian jartzea, migratzaileek eta asiloa ukatu zaienek legezko estatus erregularra izan dezaten.
    • Premiazkoa da harrera-sistema malgu eta jasangarria sustatzea, pertsonen dibertsitate guztiei eta haien behar espezifikoei aurre egiteko.
    • Premiazkoa da bermatzea COVID-19 gaitza dela-eta konfinamenduaren arintze-egoeran inor ez dela kalean geratzen, eta ziurtatzea eskuragarri daudela etxebizitza soziala, eta hezkuntzaren, osasunaren eta kulturaren alorretako baliabideak eta zerbitzuak.
  • Politikaren bozeramaileek diskurtso arrazisten eta xenofoboen aurka jarrera irmoa hartu dezatela aldarrikatzen dugu, bai eta errefuxiatuak eta migratzaileak erabiltzea eragotz dezatela eta bizikidetza eta bakearen kultura sustatu dezatela ere.

Euskal Herria abegitsua izatea nahi dugu, desberdintasunekiko errespetua erakutsiko duena, egungo gure gizarteak osatzen dituzten pertsonez osatua, edozein dela haien sorlekua, eta eskubide-berdintasuna eta kulturen heterogeneotasuna oinarri izango dituena. Erbeste izan ginen. Izan gaitezen babes.

 

Adra

Alianza para la Emergencia climática

Asociación EIPE- ZAIE Elkartea

Asociación Matiz

Asociación Sierra Maestra

Bake-Ekintza Antimilitarista

Baye Fall Bilbao

Bigite Elkartea

Bizitu Elkartea

Caminamos para crecer

CEAR-Euskadi

Coordinadora de Grupos de Bilbao la Vieja, San Francisco y Zabala

Denon Elkartea

DISABI

Donostiako Harrera Sarea

Famek Elkartea

Fundación Ellacuría

GOT

Harresiak Apurtuz

HOTZ ZARAUTZ

Irungo Harrera Sarea

ITAKA Escolapios

Kolore Guztiak

Komite Internazionalistak

Mbolo Moye Doole

Mulisol

Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia

Ongi etorri errefuxiatuak Gipuzkoa

Oxfam intermon

Sareak Josten

SMH

SOS Racismo Bizkaia

SOS Racismo Gipuzkoa

Unissons Nous - Nos Unimos

Zaporeak